Bitxikeriak -
17 urtez kartzelan egon ostean
Giltzurruna ahizpari ematekotan, biak kartzelatik aterako dituzte
Biziarteko zigorra betetzen ari ziren 11 dolar lapurtzeagatik, armatuak zeudela. Mississipiko gobernadore errepublikanoak bertan behera utziko du zigorra baldintza betez gero.
Erredakzioa
Haley Barbour Mississipi estatuko gobernadoreak biziarteko zigorra betetzen ari ziren bi ahizpa aske utzi ditu; baina baldintzapean, batak besteari giltzurrun bat eman behar dio.
Barbourrek, 2012ko hauteskundeetan presidentetzarako hautagai izan daitekeen errepublikanoak, bertan behera utzi ditu epaiak baina baldintza batekin; Gladys Scottek (36 urte) giltzurrun bat eman behari dio Jamie bere ahizpari (38 urte), dialisia behar baitu.
Ahizpak, Gladys eta Jamie Scott, 1993an zigortu zituzten, armatuak zeudela bi gizoneri 11 dolar lapurtzeagatik. Emakumeok ez zuten aurrekaririk, baina biziarteko zigor bana jaso zuten.
Barbour Gobernadore Errepublikanoen Elkarteko presidenteak aste honetan esan duenez, erabakia hartzeko arrazoi bat Jamieren dialisi beharra izan da, estatuarentzat diru karga bat baita.