Bitxikeriak -
Istanbul
Hiru irakasle kaleratuak, ikasle baten film 'pornoa' onartzeagatik
Irakasleak unibertsitateko kanpusean filmatu zuen zinta. Zalaparta handia eragin denez, Turkiako hiriburuko unibertsitateko Informazioaren Zientzien fakultatea itxi dute.
Erredakzioa
Istanbuleko unibertsitate bateko hiru irakasle kaleratu dituzte, ikasle batek kanpusean egindako film pornografikoa klaseko lan gisa aurkeztea onartzeagatik.
Film horietako sexu-eszenak "amarrutsuak" direla erakutsi nahi zuenez, genero horretako pelikulak aztertzea proposatu zien ikasleak irakasleei. Hasieran batean, zalantzan egon ziren, baina azkenean lanaren gaia onartu zuten. BBC telebista-kate britainiarreko berriemaile bereziaren arabera, ikaslearen proiektuak ez zuen gainditzeko beharrezko nota lortu heldutasun intelektua nahikorik ez zuelako.
Zinta unibertsitateko kanpusean filmatu zuela esan zuenean, zalaparta handia eragin zen gurasoen artean. Ondorioz, Turkiako hiriburuko sona handikko unibertsitateko Informazioaren Zientzien fakultatea itxi dute.
Ez dakite filma egin zuen ikaslea eta horreko protagonista -fakultateko ikasle ohi bat- non dauden. Polizia haien aurkako neurriak har litezkeen ikertzen dabil.