Bitxikeriak -
Leizpig zooan
Zarigueia begioker batek 146.000 lagun bildu ditu Facebooken
Heidi, bi urte eta erdiko zarigueia bat, Alemaniako komunikabideetako izarra bilakatu da eta dagoeneko munudu osoan ere ezaguna da; izan ere, YouTuben abesti ospetsu bat sortzea eragin du.
Erredakzioa
Aleminiako komunideek izar berria topatu dute. Oraingo honetan, Heidi izeneko 2 urte eta erdiko zarigueia begioker bat da protagonista. Lipzigeko zooan aurkeztu ez duten arren, mundu osoan ditu jarraitzaileak eta Facebooken 146.000 lagun biltzea lortu du animaliak. Horrez gain, YouTuben ere kantu bat sortzea eragin du eta ziur aski, gutxi barru panpina ere egingo dute.
Zoologikoko arduradunek ez zuten hainbesteko arrakasta izango zuenik uste. Heidi Naira bere nebarekin batera iritsi zen zentrora.
Heidiri buruzko informazio gehiago nahi dutenentzat, zooak bere webgunean sail berezia sortu du eta, besteak beste, animalia begiokerra izatearen zergatia argitzen du.
&' || 'nbsp;