Bitxikeriak -

Kanpaina

RoboCopen estatua bat Detroiten?

Artista eta enpresari talde batek 37.000 euro bildu ditu Twitter eta Facebook bitartez erdia gizona erdia robota zen pertsonaiari monumentu bat eskaintzeko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

RoboCop erdia gizona erdia robota zen fikziozko pertsonaia ezagunenari estatua bat egin nahi diote Detroiten (Michigan, AEB) Twitter eta Facebook bitartez egiten ari diren kanpaina bati esker.

Paul Verhoevenen 1987ko pelikulan krimenaren kontra borrokatu zuen pertsonaiari omenaldia egiteko asmoak aurrera jarraitzen du eta aurrerapauso handia eman du, izan ere, Detroiteko artista eta enpresari talde batek 37.000 euro inguru bildu ditu helburu horrekin.

"Ideia atsegina da RoboCopen estatua bat eraikitzea", adierazi du Jeff Paffendorf proiektua bideratu duenak. Twitterren Dave Bing Detroiteko alkateari egin zioten aholku batean oinarritu zen Paffendorf ekimenari heltzeko.

Bingek esan zuen ez zegoela RoboCopen estatua bat eraikitzeko inongo asmorik eta Twitterreko komentarioak polemika handia piztu duela Interneten. "RoboCop-en indarkeria handia dago, baina RoboCop zuzen jokatzen saiatzen da", adierazi du Paffendorfek.

Hala ere, egitasmoa oraindik ez da Bingen bulegoaren oso gustukoa, eta herritarren artean duen babesa jakin nahi du ezer egin aurretik. "Badakigu jende asko dagoela gaiarekin arduratuta, eta errespetatu egiten dugu", adierazi zuten Udaletik. "Oraindik ez dakigu RoboCop ote den Detroiten irudi egokiena".

Ekimenaren bultzatzaile nagusiak esan du metala lantzen duen eskultore bat izan dela lana egiteko aukeratu dutena.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea