Bitxikeriak -
Zapore berriak
Londresko denda batek ama esnearekin egindako izozkia sortu du
Izozkiak "Baby Gaga" izena du eta izozki bola bakoitzak 14 libra balio du, 16 euro inguru.
Erredakzioa
Icecreamists Londresko Covent Garden auzoan dagoen izozki denda bat da. Bertan, esne amarekin egindako izozki berria sortu dute, Neatorama webguneak argitaratu duenez.
Izozkiak "Baby Gaga" izena du eta izozki bola bakoitzak 14 libra balio du, 16 euro inguru.
Iturri horiek gaineratu dutenaren arabera, esnea edoskitzaroan dauden emakumeei erosten diete eta zaporea limoiarekin eta bainilarekin banillarekin nahastean lortzen dute.
"Gure seme-alabentzako ona bada, besteontzat ere ona izan daiteke", esan du Matt O''Connor Icrecreamists etxearen sortzaileak.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea