Bitxikeriak -

Madrilen

'Pacto de Estado' antzezlanak Rajoyren neskatoa irudikatuko du

2032an kokatutako politikariei buruzko fartsa bat da antzezlana. Istorioak Pepe Luis presidentearen (Zapateroren imitazio barregarria) eta Rajoyren alegiazko neskatoaren harremana kontatzen du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pacto de Estado antzezlanaren bigarren denboraldia hasiko da ostegun honetan Madrilgo Nuevo Teatro Alcala antzokian. 2032an kokatutako politikariei buruzko fartsa bat da antzezlana. Istorioak Pepe Luis presidentearen (Zapateroren imitazio barregarria) eta Rajoyren alegiazko neskatoaren harremana kontatzen du.

Antzezlana komedia bat da eta Gobernuko presidentearen zazpigarren agintaldiko zoritxarrak kontatzen ditu. 2032an kokatua, istorioak krisiak Espainia astintzen jarraitzen duela eta presidenteak boterea Mariana Rajons oposizioko buruari pasa nahiko diola azaltzen du.

"Sistema politikoari kritika egiten dio obrak, ez dio alderdi bakar bati egiten. Protagonistak Moncloan jarraitzen du hartutako erabaki politikoak oso ilunak izan direlako, baina nekatuta dago eta oso estresatuta dago", azaldu du Pilar G. Almansa zuzendariak.

Mariana Rajons pertsonaia egiten duen Rocio Vidalen ustez, pertsonaiaren eta Soraya Saez de Santamaría Alderdi Popularrak Kongresuan duen bozeramailearen parekotasunak azaldu ditu.

Antzezlanean ere Moseñor Cloa pèrtsonaia ezagutuko dugu, Rouco Varela eta House telebistako medikua uztartzen dituen pertsonaia ezagutuko dugu. "Apaiza eta psikologoa da, jenio txarreko eta nortasun handiko bi estilo dira", adierazi du Daniel Diosdado pertsonaia hori antzezten duen aktoreak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea