Bitxikeriak -

Lapurreta komentuan

Milioi eta erdi euro desagertu dira moja komentu batetik

Mojek agenteei azaldu dietenez, dirua plastikozko poltsetan gordeta zuten armairu baten barruan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Polizia Zaragozako Santa Lucia komentuan izan omen den milioi eta erdiko lapurreta bat ikertzen ari da. Aragoiko hiriburuko Casablanca auzoko monasterioan omen zuten dirutza hori, esku-dirutan.

Poliziak EFE agentziari jakinarazi dionez, ikerketa joan den astean abiatu zuten, komentuko mojek eurek otsailaren 28an dirutza hori (500 euroko billetetan, gehienbat) desagertu zela salatu ondoren. Mojen adierazpenen arabera, komentura sartzeko ateetako bat indarrez ireki zuten, baina oraindik ez dakite lapurreta pertsona bakar batek edo gehiagok egin zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea