Bitxikeriak -

Polemika

Europako parlamentarien erabakiaren aurka, Twitterren

Turista klasean bidaiatzeari uko egiteak eztabaida eragin du, Twitterren. Erabiltzaileek parlametnarien jarrera "lotsagarria" dela eta "lotsagabe" batzuk direla uste dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europako diputatuek turista klasea bidaiatzeko proposamena baztertu ostean, Interneteko erabiltzaileek erabakiaren aurkako eztabaida hasi dute. Horrela, #eurodiputadoscaraduras etiketarekin Twitterreko gairik komentatuenetako bat da orain gaia eta munduko hirugarren postura iritsi da dagoeneko.

Erabiltzaileak atzo hasi ziren sare sozialean euren iritzia ematen. Orokorrean, parlamentarien jarrera "lotsagarria" dela eta politikariak "lotsagabe" batzuk direla uste dute. Gainera, PSOEk eta UPyDk "ezezko" botoa abstentzioagatik aldatuko dutela esateak ere ez ditu lasaitu.

Argitaratu dituzten komentario horietako batzuk:

- 400 euro kobratzen dituzten jubilatuen pentsioak murriztu dituzte, baina ez dituzte urtean 60.000 euroko soldatak izoztuko.

- Hori da, Espainia "kleptokrazia" bat da. Business klaseko hegaldi batek 3.000 euro balio ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea