Bitxikeriak -

Ile-apaintzailerik gabe

Emakume txinatar batek 3,6 metroko ilea moztuko du brodatu bat egiteko

Ilea garbitzeko denbora gehiegi behar duelako erabaki du moztea: "Gutxienez bi ordu behar izaten ditut".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Txinako emakume batek ez du azken bi hamarkadetan ilea moztu, bertoko komunikabideei adierazi dienaren arabera. 3,6 metroko luzera du emakumearen ileak eta moztu ostean brodatu bat egin nahi duela azaldu du, Shandong.net webguneak argitaratu duenez.

Jiang Aixiuk ilea garbitzeko denbora gehiegi behar duelako erabaki du moztea: "Gutxienez bi ordu behar izaten ditut".

Horregatik, Jiangek (Fushunen jaiotakoa) ile-apaintzailearengana joatea erabaki zuen. Ilea moztu nahi zuela esan zionean ile-apaintzaileak ilea gordetzeko esan zion; izan ere, "kalitate onekoa da".

"Moztu eta brodatu bat egiteko erabiliko dut ilea. Horrela, betirako gogoratuko dut", esan die Jiangek kazetariei.

Emakumeak zainketa eta dieta berezirik egiten ez duela esan du eta urtean 10 zentimetro luzatzen dela azaldu du.

"Ile bat erortzen zaidanean, bihotzean min egiten dit", esan du Jiangek. 1993tik erori zaizkion ile guztiak jaso ditu eta, orain arte, 10 poltsa bete ditu.

Ilearengatik ordaintzeko prest izan da bat baino gehiago ere. Jiangek esan duenez, 10.000 yuan (1''075 euro) ere eskaini dizkiote.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea