Bitxikeriak -

'Zergatik?'

Mouren adierazpenekin egindako abesti batek arrakasta lortu du Sarean

Real Madrileko entrenatzaileak Txapeldunen Ligan BarÇaren aurka jokatutako partidaren ostean egin zituen adierazpenak erabili ditu irakasle eta musikari valentziar batek abesti bitxi bat sortzeko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Irakasle eta musikari valentziar batek arrakasta lortu du Sarean Jose Mourinho Real Madrileko entrenatzaileak Txapeldunen ligan Bartzelonaren aurka jokatutako partidaren ostean egindako adierazpenei esker. Musikariak portugaldarraren hitzak hartu eta Interneten harrera ikaragarria izan duen abestia sortu du.

"Llourinho e os incomprendidos" izena du abestiak eta egileak entrenatzailearen adierazpenak bossanova erritmoarekin nahastu ditu; "perkusio pixka batekin" eta gitarra klasikoarekin. "Prentsaurrekoa ikusi nuenean, esandakoa nahiko bitxia iruditu zitzaidan", esan du egileak. Gainera, valentziarraren esanetan, "Mourinho abesten ari zela zirudien" eta, gaineratu duenez, "esandakoak musika doinua zuen".

Prentsaurrekoaren ostean, talde batean jotzen duen abestiaren egileak gitarra akustikoa hartu eta nota batzuk bilatu zituen. "Portugaldarra denez bossanova erritmo egokiena zela pentsatu duen eta oso azkar osatu nuen", azaldu du musikariak.

Irakasleak ez daki Mourinhok abestia entzun duen, baina ez du erantzun ofizialik jaso. Hala ere, egilearen esanetan, "abestiak ez du inor mindu nahi".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea