Bitxikeriak -
Asmakizun berria
Jartzeko errazak diren preserbatiboak patentatu dituzte Espainian
Kondoia jartzeak "aspergarri" izateari utziko dio eta askori errazagoa egingo zaio, "itsuei esaterako", paketea zabaldu eta tirak aurkitu baino ez baitute egin behar.
Erredakzioa
Preserbatibo bat jartzea errazagoa izan daiteke Espainian patentatutako sistema bati esker. Asmakizuna enpresari batek egin du, bi tira sinple jarri eta pertsona itsuek edo urduriek momentu desegokian izaten dituzten arazoak desagertuko omen dira.
Maria Angeles Machuca, Cadizeko enpresari sevillarrak, hiru urte egin ditu sistema horretan lanean. Asmakizunak bi leihaketari ditu bakarrik munduan, pertsona batek AEBetan asmatu du eta beste batek Txinan.
"Ideia lagun batek izan zuen, bide ingeniaria. Solasean ari ginen eta preserbatiboen kontua bi tira erabilita errazagoa izango litzatekeela pentsatu zuela esan zidan. Niri ideai bikaina iruditu zitzaidan eta garatu egin nuen", azaldu du 54 urteko enpresariak Efe albiste agentziari egindako adierazpenetan.
Machucaren ustez, ideiak etorkizun handia du, erraztasuna eskaini eta preserbatiboa jantzeak "aspergarri" izateari utziko diolako. Beraz, askori lana erraztu egingo die, "itsuei esaterako", paketea zabaldu eta tirak aurkitu baino ez baitute egin behar.
"Gainera askoz higienikoagoa da", esan du enpresariak, eta AEBetan "dagoeneko milioi bat kondoi" saldu dituztela esan eta Txinan "produktu arrakastatsuena" dela nabarmendu du.