Bitxikeriak -

Kantu bat erabiltzeagatik

Amaralek Rubalcabari: 'Ez ukitu koskabiloak, abestiak guztionak dira'

Rubalcabak Diputatuen Kongresuan "Sin Ti No Soy Nada" abestiko leloa erabili zuelako kexu agertu dira Eva Amaral eta Juan Aguirre taldekideak. 'Hacia lo Salvaje' izeneko diskoa aterako dute irailean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eva Amaralek eta Juan Aguirrek datorren irailean aurkeztuko duten diskoaren inguruko xehetasunak eman dituzte prentsaurreko batean eta bira berria urrian Zaragozan hasiko dutela jakinarazi dute.

Baina Espainiako presidenteordeak Diputatuen Kongresuan "Sin Ti No Soy Nada" kantuaren hitzak erabili izanagatik haserre agertu dira. Juan Aguirre taldeko gitarristak azaldu du ez zela une gozoa izan eta halaxe esan du: "Begira adiskide, ez ukitu koskabiloak, abestiak guztionak dira".

"Oso ondo ordaintzen diegu Kongresuan eskola liskarretan ari den jendeari, eta bidean, zu aipatzen zaituzte", deitoratu du. "Inork ez daki talde batentzat zein gogorra den boterearen liluramendutik ihes egitea eta tankera guztietako aintzatespenak eta kutsu politikoa duten ekitaldietan parte hartzea baztertzea", azaldu du.

"Disko batekin ez dut iraultza bat egingo, baina behintzat ez nazazu erabili", gaineratu du Aguirrek.

Hacia lo Salvaje disko berria irailean aurkeztuko dute. Ez dute baztertu bertan, Soleko ''suminduei'' nolabait erreferentzia egitea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea