Bitxikeriak -

300.000 ale saldu ditu

'Go the Fuck to Sleep', aita berri baten liburu arrakastatsua

Umea lokartu ezinik ibiltzeak eragiten zion frustrazioaren aurrean, Adam Mansbach idazlea errimak idazten hasi zen ezintasun hori bideratzeko.

Adam Mansbach idazlearen 'Go the Fuck to Sleep' liburuaren azala.
Adam Mansbach idazlearen 'Go the Fuck to Sleep' liburuaren azala.
Adam Mansbach idazlearen 'Go the Fuck to Sleep' liburuaren azala.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lehen aldiz aita izan den AEBetako gizon batek idatzitako Go the Fuck to Sleep (Lokartu zaitez behingoz) liburuak arrakasta handia izan du Interneten. Lan hori egiteko ideia errima bitxi bat Facebooken argitaratu ostean sortu zen.

Umea ezin lokartzeak eragiten zion frustrazioaren aurrean, Adam Mansbach idazlea errimak idazten hasi zen ezintasun hori bideratzeko.

"Leihoak ilun daude hirian, neskatila. / Baleak sakonenean uzkurtu dira jada. / Azken liburua irakurriko dizut agintzen badidazu, / lokartu egingo zarela behingoz.", izan zen bere lehen olerkietako bat.

Telebistako hainbat saiotan esan duenez, inoiz ez zitzaion liburu bat argitaratzea bururatu. Hala ere, errima horietako bat Facebooken argitaratu ondoren, horren poesia asko zabaldu zen Interneten, eta gehiago aireratzeko eskari mordoa jaso zuen.

Arrakasta ikusita, aita berriak Akashic New Yorkeko argitaletxe independenteari liburua argitaratzea proposatu zion eta 300.000 ale saldu dituzte dagoeneko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea