Bitxikeriak -

'Trending Topic' izan da

Euskal zinemak umorez bete du Twitter sare soziala

"Patxi Driver" tuit-ak beste hainbat izenburu asmatzeko bidea zabaldu du. "ETArriza como puedas", "La vida es Bella Easo" eta "Cariño, he encogido a los pintxos" dira, besteak beste, adibide batzuk.

L.S./ A.I.

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal zinemak inoiz baino indartsuago sartu du burua Twitter-en. Umorez betetako tuit batek du horren "errua". Taxi Driver Martin Scorseseren film ezaguna ikusten ari zen erabiltzaile batek "Patxi Driver. #CineVasco." tuit-a publikatu zuen asteazken gauean. Une horretatik aurrera hainbat erabiltzailek beraien izenburuak proposatu dituzte.

Taxi Driver filma ikusten ari zela, erabiltzaile batek "Patxi Driver" jarri zuen tuit batean, #cinevasco etiketarekin batera. Mezua 55 pertsonak igorri zuten beraien profiletan.

Ordu bi igarota, etiketa edo "hastag" hori "Trending Topic" (momentu jakin bateko gai aipatuena) bilakatu zen Espainiako esparruan. Erabiltzaileak mezu honekin ospatu zuen: "#CineVasco ya es TT! Chúpate esa, Bieber! Nunca metí un gol en el recreo, pero mira mamá! Mi primer #TT !"

Ostegun eguerdian oraindik ere gai aipatuenetakoa da Twitter-en.

"ETArriza como puedas", "La vida es Bella Easo", "Cariño, he encogido a los pintxos", "Jarri Potes", Horizontes Lejona" eta "Cantando bajo el txirimiri" dira, beste askoren artean, erabiltzaileek proposatutako izenburuan, beti ere zineko pelikulak oinarritzat hartuta.

Argi geratu da berriro ere informazioa bidaltzeko erraminta bat izateaz gain umoreari ere tartea egiten diola Twitter-ek.

"Erruduna", @elgatomirararo

@elgatomirararo da erabiltzailearen nick-a, eta izena "No puede ser lupus". Bere deskribapena, berriz, hau: "The Land os ostias. Tuve un gato llamado Snowball ¡Murió! ¡Murió! Mamá dijo que dormía¡Mentía! ¡Mentía! ¿Por qué un día a mi gato perdí? ¿Por qué aquelChrysler no me pilló a mí?".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea