Bitxikeriak -
'Non dago Muammar?'
Gadafi komiki pertsonaia bihurtu da
Libiako diktadoreak eleberri propioa du dagoeneko. Bluewater Comics konpainiak argitaratu du komikia. Lady Gagaren eta Lady Diren bizitzetan oinarritutako komikiak merkaturatu ditu argitaletxeak.
Erredakzioa
Libiako diktadoreak eleberri grafiko propioa du dagoeneko. Bluewater Comics konpainiak argitaratu du komikia. Argitaletxea artista eta politikari ospetsuen inguruko argitalpenetan espezializatu da. Komikiak 'Non dago Muammar?' izenburua du.
AurretikLady Gaga, Robert Pattinson eta Lady Diren bizitzetan oinarritutako komikiak merkaturatu ditu argitaletxeak. Antza denez, gaurkotasuneko gaiei buruzko eleberri grafiko txikiak argitaratuko ditu konpainiak formatu digitalean.
Aurrenekoak Muammar Gadafiren gordelekua izango du hizpide. Izan ere, Gadafiren erregimena desegin dute, baina diktadorea non dagoen ez dakite oraindik. Izenburua oso esplizitua da: 'Where's Muammar?' (Non dago Muammar?).
Jarred Weisfeld komikiaren gidoilaria da eta Dario Reyesek egin ditu irudiak. 'Comicbooks'ek jakitera eman duenez, komikia Kindle eta Nook dispositiboetan dago eskuragai.