Bitxikeriak -

Umorearen historia

Zein izan da historia osoko lehen txistea?

Lehen txisteak 4.000 urte inguru ditu, eta sumertarrek kontatu zuten.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Seguru aski, txikiak ginean guztiok geure buruari egin dizkiogun galderak dira honakoak: Nork kontatu zuen historia osoko lehen txistea? Non? Eta zein izan zen? Wolverhamptongo Unibertsitateak (Britainia Handia) dauzka erantzunak.

Lehen txistea sumertarrek (gaur egun Irakeko hegoaldea den lurraldean bizi izan zen herri bat) kontatu zuten Kristo aurreko 1900 urtean.

Broma hura gaur egun matxista samar izango litzateke, baina, antza, garai hartan oso erabilia izan zen atsotitza da. Hauxe da txistea: "Antzinetik gertatu ez den kontua: emakume gazte batek ez du puzkerra bota bere senarraren belaunen gainean".

Sasi-txiste hori lehena da Wolverhamptongo Unibertsitateak ostegun honetan publikatutako 10 broma zaharrenen zerrendan.

Bigarren postuan gustu txarreko beste txiste bat dago. Kristo aurreko 1600 urtekoa da eta faraoi bati buruzkoa. Antza, Snofru erregea da protagonista: "Nola entretenituko zenuke aspertuta dagoen faraoi bat? Ontzi bat nabigatu Nilo ibaian behera arrantza egiteko sareak baino ez daramatzaten neska gazteekin, eta eskaiozu faraoiari arrain bat harrapatzeko".

"Txisteak asko aldatu dira urteek aurrera egin ahala. Batzuek galdera-erantzun formatua dute, eta beste batzuk atsotitz edo asmakizun gatzdunak dira", adierazi du Paul McDonald doktoreak, ikerketako egileak.

"Dena dela, denek gauza bat dute komunean, tabuei aurre egiten dietela eta iraultzaileak direla", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea