Bitxikeriak -

Animalien eskubideen defentsa

PETAk webgune pornografiko bat aterako du animaliak defendatzeko

Interneteko orrialdeak "adingabeentzat egokiak ez diren edukiak" izango ditu, baina animaliei emandako tratu txarrak erakusteko. Azaroaren eta abenduaren artean egongo da prest.

Elisabetta Canalis aktorea biluzik azaldu da PETAren kanpaina batean. EFE
Elisabetta Canalis aktorea biluzik azaldu da PETAren kanpaina batean. EFE
Elisabetta Canalis aktorea biluzik azaldu da PETAren kanpaina batean. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

PETA animalien defentsarako taldeak, bere publizitate kanpaina deigarriengatik (askotan eduki erotikoak dituzte) ezaguna denak, pornografia webgune bat aterako duela adierazi du, animalien eskubideak babesteko asmoz.

Webguneak "adingabeentzat egokiak ez diren edukiak" izango ditu, baina animalien tratu txarrei buruzkoak, eta ez .xxx domeinua duen orrialde bateko  bisitariek aurkitu nahi izango lituzketenak, Lindsay Rajt PETAko kanpainen arduradunak azaldu duenez.

".xxx domeinuak erabilgarri jarriko zituztela entzun eta animaliek jasaten dituzten tratu txarren gainea buruz arreta deitzen jarraitzeko era eraginkor bat zela pentsatu genuen", esan du Rajtek. Interneteko orrialdea aurtengo azaroaren eta abenduaren artean egongo dela prest gaineratu du.

Espresuki sortutako bideoez, testuez eta argazkiez gain, webguneak lehenago egindako kanpainak ere erakutsiko ditu bertan, besteak beste, "Nahiago dut biluzik joan animalien azalekin jantzi baino" (arrakastatsuenetako bat).

Elisabetta Canalis, Eva Mendes eta Kim Basinger aktore ezagunek biluzik posatu dute kanpaina horretarako. Erakundeari kritika asko jasotzea eragin dio horrek, kanpainaren protagonista gehienak jarrera erotikoarekin posatzen duten emakumezkoak direlako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea