Bitxikeriak -

'Perdidos'

Internetek ez du ahaztu 'Lost'eko Oceanic 815 hegaldia

7 urte dira 'Lost' telesaileko Oceanic 815 hegaldia erori zela.

7 urte bete dira Oceanic 815 hegaldiaren erorketagatik 'Lost' programa sortu zenetik. Argazkia: EITB
7 urte bete dira Oceanic 815 hegaldiaren erorketagatik 'Lost' programa sortu zenetik. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Irailaren 22an, ostegun honetan, 7 urte bete dira 'Lost' telesaileko hegazkin ezaguna, fikzioan, misterioz beteriko uharte batean erori zela. Egun bera aukeratu zuen Disney ABC kateak serie hori estreinatzeko.

Duela 7 urte Oceanic Airlines konpainiako 815 hegaldia Sydneytik abiatu zen Los Angeleserako bidean, baina Jack, Kate, Charlie, Hurley, John, Sawyer, Jin, Sun, Sayid, Michael, Claire, Ana Lucia, Boone eta Shannon ez ziren inoiz iritsi Kaliforniara.

'Lost'  telebistako legenda bilakatu da bere gidoi erakargarriari esker eta, era berean, serie batek Interneten jendea erakartzeko moduaz paradigma bihurtu da. Telesailak audientzia apur bat galdu zuen antenan egon zen bitartean, baina Sarean gero eta jarraitzaile gehiago zituen.

Errekorren Guinness Liburuan sartu zen 2009an, Internetetik deskarga gehien izan dituen seriea izateagatik.

Halaber, 2010ean, telesailaren amaierak markak hautsi zituen BitTorrenten. Egun bakarrean milioi bat pertsonak deskargatu zituzten azken bi atalak, eta aldi berean 100.000 pertsona baino gehiago aritu ziren torrent bakarra partekatzen.

Urteurren hori dela eta, internautek "lostie" espiritua berreskuratu dute. "OCEANIC 815" lehen 'trending topic' (TT) izatera iritsi zen sare sozialetan irailaren 22an.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea