Bitxikeriak -

Floridako Poliziak 'serieko kakatia' atxilotu du

'Hesteetako gaizkilea' ezizenarekin ere ezaguna denak Floridako Ocala herriko eskola baten aurrean kaka egiten zuen.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Floridako Poliziak azken asteetan Floridako Ocala herriko eskola baten aurrean behin bahino gehiagotan kaka egin duen "serieko kakatia" atxilotu du.

Bertoko egunkariek "hesteetako gaizkilea" ezizena ere jarri diote 23 urte dituen Kenneth Martin Sorsonyri. Poliziak bideo bateko irudiak herritarren artean banatu eta aztertu ostean harrapatu du "serieko kakatia". Hilabete bat baino gehiago behar izan dute gaizkilea topatzeko.

Irudi horietan, gaztea komuneko paperarekin agertzen da eta eskola aurrean bere "oparietako" bat uzten duen. Gainera, ohar bat gehitzen omen zuen, baina Poliziak ez du edukia jakitera eman nahi izan.

The Gainesville Sun egunkariak argitaratu duenez, gazteak "izpiritu gaiztoen" eraginpean zegoela esan du eta laguntza behar duela onartu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea