Bitxikeriak -
Holandan
Bi aurkezle 'kanibal' beren okel zati bat jango dute
Holandako BNN telebista kate pribatuak kanibalismoaren inguruko saio bat emango dute eta bi aurkezlek bere gorputzetako zati bat jango dute.
Erredakzioa
Denis Storm eta Valerio Zeno dira aurkezle horiek, eta okela frijitu eta jango dute kameren aurrean. Baten sabelaren zati bat, eta bestearen ipurdi zati bat moztu dute aurretiazko ebakuntza kirurgiko batean.
Valerio Zenok saioaren promozioan iragarri duenez, "Alive" pelikula ikusi ostean, "beti gura izan dut jakitea zein den giza-okelaren zaporea, eta azkenean jakingo dut". Pelikula ospetsu horretan, hegazkin istripu batetik bizirik atera zirenek istripuan hildakoen okela jan behar izan zuten bizirik irauteko.
BNN kateak estilo zirikatzailea dauka eta audientzia gehiago izatea lortu nahi du; horretarako, abokatu bat izango da saioan; izan ere, giza-okela ateratzea osasun ondorioengatik ez bada debekatua dago. Halaber, kanibalismoa debekatua dago.