Bitxikeriak -

Gorputzari forma eman

Titi handiagoak esku-zartaden bitartez, Thailandiako terapia batekin

Terapiak duen prezioa 470 dolar eta 1.500 dolarren artekoa da. Prezioa gehitzen da eskukada gehiago eman behar diren tokietan, esan du Khemmikka estetizistak.

Khemmikka estetizistak gorputzari forma ematen dio esku-zartaden bidez. EFE
Khemmikka estetizistak gorputzari forma ematen dio esku-zartaden bidez. EFE
Khemmikka estetizistak gorputzari forma ematen dio esku-zartaden bidez. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Titien tamaina bi neurri handitu, aurpegia apaindu edo ipurmasailak altxatu, dira Thailandiako terapia batek prometatzen dituen emaitzak. Bisturia alde batera utzi eta gorputzari forma ematen dio esku-zartaden bidez.

"Teknika nire amamak erakutsi zidan eta amamari bere amak erakutsi zion, baina negozioa lizentziarekin zabaltzen duen lehenengo belaunaldia naiz", azaltzen du Khemmikka Na Songkhla estetizistak Tobnom klinikan.

Terapiak duen prezioa 470 dolar (360 euro) eta 1.500 dolarren (1.200 euro) artekoa da. Aurpegiko masajeak merkeagoak dira ipurmasailak edo aldaketan emandakoak baino.

"Prezioa gehitzen da esku-zartada gehiago eman behar diren tokietan", azaldu du Khemmikkak. 10.000 pertsona inguru egon dira bere eskuetan, gehienak Bangkoken duen klinikan.

Egunean hiru eta hogei minutu arteko lau saioetara joan behar da emaitzak ikusteko eta hauek urte bat eta hiru urte artean irauten dute, adierazi du Khemmikkak.

Estetizistak gorputzak duen fisonomia moldatzen du, modu natural eta merkeago batean. Gainera, titiak handitzeko, letra erotikoak, musika pop eta mugimendu sentsualak eramaten dituen dantza egiten du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea