Bitxikeriak -

Bere aita ez dela benetakoa ohartu da biologia eskola batean

Odol motei buruzko eskola batean zegoela, gurasoek B motako odola izanik, berak A motakoa izatea nola den posible galdetu zion bere buruari.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Taiwango ikasle bat bere aita "ofiziala" ez dela biologikoa ohartu da biologia eskola batean, bertako egunkariek jakinarazi dutenez.

Hain zuzen ere, ikaslea odolo motei buruzko eskola batean zegoen, eta gurasoek B motako odola izanik, berak A motakoa izatea nola den posible galdetu zion bere buruari.

Etxea heldu zenean bere zalantzak aipatu zituen, eta aita susmatzen hasi zen.

Azkenean, DNA proba egin zuen, eta mutikoa ez dela bere seme biologikoa deskubritu zuen. Horrenbestez, dibortzioa eskatu zion emazteari, umea beste gizon batekin izan zuelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea