Bitxikeriak -
Sinestezina
Beste baten NANa erabiltzen ari zela ikusi du 94 urteko emakume batek
Emakumearen ustez, nortasun agiria berritzean hanka-sartzeren bat egin zuten, aspalditik inolako arazo barik erabili baitu. Testamentua egiteko eta azken hauteskundeetan botoa emateko ere erabili du.
Erredakzioa
Alangeko (Badajoz) 94 urteko emakume batek urtetan beste baten NAN zenbakia erabili duela ikusi du. Ia bizitza osoan zehar erabili duen zenbakia Zaragozako gizon batena da.
Senide batzuk izapide batzuk egiten ari zirenean ikusi dute akatsa.
Emakumearen esanetan, bere ustez, nortasun agiria berritu ziotenean hanka-sartzeren bat egin zuten, aspalditik inolako arazo barik erabili baitu. Testamentua egiteko eta azken hauteskundeetan botoa emateko ere erabili du.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea