Bitxikeriak -
500. kapituluan
Julian Assange Wikileakseko sortzailea, 'Los Simpson' telesailean
Julian Assangek bere burua interpretatuko du "Los Simpson" marrazki bizidunen telesaileko 500. kapituluan.
Erredakzioa
Julian Assange Wikileakseko sortzailea "Los Simpson" telesail famatuan azalduko da. Bere pertsonaiari ahotsa jarriko dio datorren otsailaren 19an FOXen emango duten 500. kapituluan.
Matt Groening telesaileko sortzaileak Assangek bertan azaltzeko interes handia zuela entzun zuen Entertainment Weekly-k argitaratu duenez.
Egun, etxe barruko arrastatzea du Assangek, eta telesaileko produktoreek ere ez omen dakite non grabatu zuen kazetariak kolaborazioa.
Assangek bere burua interpretatuko du eta kapituluaren nondik norakoak jada argitaratu dira: Springfield Simpson familia herritik botatzeko bilera bat egiten ari dela jabetzen dira Homer eta Marge eta joatea erabakitze dute. Orduan Assangekin egiten dute topo, "Flanders berri baten modukoa", azaldu dute produktore exekutiboek.