Bitxikeriak -

Australia

Lapur batek bere burua entregatu du pederasta bat salatzeko

Gaizkileak gizon bati lapurtutako sakelako telefonoetan haur pornografia zuela ikusi ostean, polizia-etxera joatea erabaki du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lapur batek gizon bati lapurtutako sakelako telefonoetan haur pornografia zuela ikusi ostean bere burua entregatzea eta pederasta hori salatzea erabaki du, Australian.

"Zuzen jokatu duzu. Mota horretako delituak oso larriak dira. Izandako jarrera goraipatu behar dugu; izan ere, bere askatasuna ere arriskuan jarri du", esan du epaileak. Lapurrak hilabeteko kartzela zigorra jaso du eta isuna ordaindu beharko du, Sydney Morning Herald egunkariak argitaratu duenez.

Lapurrak 46 urte ditu eta Australia hegoaldeko Victoriako Estatuko Poliziaren zoriona jaso du.

Lapurreta joan den urrian izan zen, Melbournetik 100 kilometrora dagoen Ballarat herrian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea