Bitxikeriak -

Ikerketa baten arabera

Maitasunak bihotzaren osasunarekin harreman zuzena du

Estresa jasaten duten senar-emazteek bihotzekoak izateko arrisku gehiago dute ikerketa batek ondorioztatu duenaren arabera.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Maitasunak bihotzaren osasunarekin harreman zuzena duela adierazi du Bihotzaren Espainiako Fundazioak (FEC), izan ere, bihotzeko gaixotasunak izateko arriskua gutxitu eta, ondorioz, bizi-itxaropena luzatu egiten du.

San Valentin eguna dela eta FECek argitaratu duen ohar baten arabera, bikotekide, lagun edo senitartekoekin ditugun harremanek arteria-presioa hobetzen dute, eta antsietatea, estresa eta depresioa gutxitzen dituzte.

World Heart Federationek egin duen ikerketa baten arabera, bihotzeko arazoengatik botikak hartzen dituzten pertsonei, ingurune zoriontsua badute, gaixotasuna hobetzeko aukerak bikoiztu edo laukoiztu egiten zaizkie.Bestalde, estresa jasaten duten senar-emazteek, bihotzekoak izateko hiru aldiz arrisku gehiago dute.

"Gure arima-egoeraren eta bihotzaren osasunaren artean harreman zuzena dago", esan du Miguel Angel Garcia Fernandez Espainiako Kardiologia Zerbitzuko idazkariordeak.

Horregatik, "bihotzeko gaixotasunak saihesteko, tentsioa, kolesterola eta dieta kontrolatu eta kirola egiteaz gain, sentimendu positiboak indartu eta gure ingurunearekin ditugun harremanak suspertu behar ditugu".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea