Bitxikeriak -
Harrigarria
Sexua praktikatzeko parkinga abian jarri dute Napolin
Autoa aparkatzeko ordaindu egin beharko dute euren autoen intimitatea izan nahi dutenek. Aparkalekua zaintzapean izango da eta antisorgailuak banatutako dituzte.
Erredakzioa
Napoliko Barra barrutian autoan praktikatutako sexua 'ofizial' egin dute bikote horientzako aparteko aparkalekua egiteko plana onartuta, Anna Cozino Barrako presidenteak Eferi aditzera emandakoareb arabera. Aparkalekuari "Love Parking" izena jarriko diote.
"Love Parking"a ordaindu beharreko aparkalekua izango da autoan intimitatea izan nahi dute bikoteentzat. Barra Napoliko ekialdean dago eta 120.000 biztanle inguru ditu.
"Asteburutan gazteak motorren gainean eta autoetan sexua egiten aritzen dira, kaleetan aparkatuta, egunkariekin eztali nahian, degradazioan erabat jausita, argirik gabe, auzo txiroenetan, eta indarkeria jasateko arriskuan", esan du Anna Corizzok.
Preserbatiboak banatuko dituzte
Napoles da kriminalitate eta delinkuentzia tasa handienetakoa duen Italiako hiria, hori dela eta, autoan sexua praktikatu nahi duten gazteek "lapurretaren bat, bortxaketa edota heriotza" jasateko arrisku handia dutela esan du Cozzinok.
Hortik sortu da, hain zuzen, "Love Parking" delakoaren ideia, zaindutako aparkalekua da eta intimitateaz gozatu ahal izateko autoak bata bestearengandik banatuta egon daitezen panel banatzaileak ezarriko dituzte.
Halaber, "bilatu gabeko haurdunaldiak eta gaixotasunak saihesteko preserbatiboak" banatuko dituzte.