Bitxikeriak -
10.000 euroko kalte ordaina
Frantses bat Googlen aurka pixa egiten agertzen den argazkiagatik
Googlen Street View zerbitzuak, etxeko lorategian pixa egiten agertzen zen Frantziako gizon baten argazkia atera zuen.
Erredakzioa
Frantziako gizon batek Google salatu du, Street View zerbitzuaren bitartez herria grabatu, eta bere lorategian pixa egiten agertzen den argazki bat argitaratzeagatik.
"Argazkian agertzen den gizonak herri osoak iseka egiten ziola nabaritu zuen", esan du bere abokatuak.
"Nire bezeroa herri txiki betean bizi da, eta denek ezagutu dute zein etxe den eta zein den pixa egiten dagoena".
Googlek aurpegia estali dio, baina gizonak argazkia kentzeko eskatu du eta 10.000 euroko kalte ordaina eskatu du barregarri geratu delako herrian.
Horregatik, eta pribatutasun eskubidea urratzeagatik, salatu du Frantziako gizonak Google konpainia.
Street View zerbitzuaren bitarez, Googleko erabiltzaileek Google Maps-en ikuspegi panoramikoa izan dezakete, kamerekin doan ibiligailu batek ateratako argazkien bitartez.