Bitxikeriak -
Loeweren publizitate kanpainak polemika sortu du Sarean
Twitterren Loewe kritika piloa jasotzen ari da eta mundu mailako Trending Topic bihurtu da.
Erredakzioa
Loewe mundu mailako Trending Topic izan da Twitterren, publizitate kanpaina berriaren bideoari esker. Hainbat gazteri modari buruz galdetu diete, baita Oro poltsa ezagunari buruz ere.
Loewek Madril aukeratu du 1975eko poltsa mitiko honi buruz hitz egiteko. Luis Venegasek egin duen bideoan, Martin Rivas aktore ezagunak hartu du parte, baita Veronica Forqueren alabak eta Ana Belenen ilobak ere.
Twitterren, Loewe kritika piloa jasotzen ari da eta mundu mailako Trending Topic izan da. “Muchachada Nui”rekin eta gisa horretako programekin konparatu dute Loewe, eta bideoa aberaskumeena dela esan dute Twitterreko erabiltzaileek.