Bitxikeriak -

Armiarma-sare erraldoia

Armiarmen inbasioa; Wagga Wagga, Spidermanen herria

Milioika armiarmek Australia hegoaldeko Wagga Wagga herria hartu dute, bertako uholdeetatik ihesi joan eta gero.

Wagga Wagga herria armiarma-sare erraldoiaz estalita. Argazkia: AAP Image/Lukas Coch
Wagga Wagga herria armiarma-sare erraldoiaz estalita. Argazkia: AAP Image/Lukas Coch
Wagga Wagga herria armiarma-sare erraldoiaz estalita. Argazkia: AAP Image/Lukas Coch

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Australiako Wagga Wagga herriak itxura beldurgarria hartu du uholdeen ondorioz. Hegoaldeko Gales Berriko estatuko babes zibilak herri osoa ebakuatu zuen 58.000 biztanleak arriskuan zeudelako.

Baina egoera bere onera bueltatzen zen bitartean, milaka eta milaka armiarma herriko jaun eta jabe egin ziren herritarren sorpresarako.

Uholdeak daudenean, intsektu eta araknidoak uretik ihes egiten dute lur lehorraren bila. Kasu honetan, Wagga Wagga herrira joan ziren eta orain itxura izugarri hau hartu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea