Bitxikeriak -
'Besarkadarik gabeko' zonaldea
AEBetako eskolak batek ikasleen arteko besarkadak debekatu ditu
New Jerseyko Matawan-Aberdeen Eskolak adingabeen arteko "ukitu fisiko desegokiak" debekatu ditu. Araua urratzeagatik ikasleak ohartarazpen bat jasoko du baina inoiz ez eskolatik kanporatzea.
Erredakzioa
AEBetako New Jerseyko Matawan-Aberdeen Eskolako zuzendaritzak ikasleak besarkatzea debekatu du, adingabeen artean "ukitu fisiko desegokiak" antzeman ostean. David Healy barruti honetako eskola arduradunak azpimarratu duenez, "ikastetxeen ardura da ikasleei haien artean jokatzen irakastea".
Hala ere, arau berriak ez du zehaztu nolakoa izan behar den ikasleen "jokabide egokia", esaterako, lagun baten urtebetetzea dela eta, araudiak ez du argitu nola zoriondu behar den.
Debeku honek polemika piztu du 11 eta 14 urteren arteko ikasleen gurasoen artean. Horren aurka egin dute, Hezkuntza Saileko arduradunek arauari babesa erakutsi badiote ere. Debekua urratzeagatik ikasleak ohartarazpen bat jaso dezake baina ez dute inoiz eskolatik kanporatuko.
"Debeku honen ondorioz, gure eskola itxura txarra ari da ematen eta besteek besarkatu baino askoz gehiago egiten dugula pentsaraztea baina hori gezurra da", deitoratu du eskola honetako ikasle batek.