Bitxikeriak -

Kanbodian

Bideo-jokoen menpekotasunagatik, aita batek semea katez lotu du

Aitak, bere semeak eskolara joateri utzi ziola ikusi zuen eta zutabe bati katez lotzea erabaki zuen zigor gisa. Abusua egotzita salatu dute.

Gazte asko bideo-joko zaleak dira
Gazte asko bideo-joko zaleak dira
Gazte asko bideo-joko zaleak dira

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizon batek 13 urteko semea katez lotu du bideo-jokoen menpekotasunagatik, Phnom Peng, Kanbodiako hiriburuan.

Aitak kasualitatez jakin zuen semeak eskolara joateari utzi ziola bideo-jokoetan jolasteko. Aita, taxista, ziberkafetegi baten ondotik pasa zen lanean zegoela, eta semea bertan ikusi zuen. Zigor gisa, etxera eraman eta zutabe batean lotu zuen.

Ordu batzuk beranduago, bizilagunek mutikoa ikusi eta Poliziari deitu zioten. Mutikoa askatu eta aita salatu zuten, abusua egotzita.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea