Bitxikeriak -
Cuencan
Hizkuntza-hiztegi berria atera du 53 biztanleko herri batek
Berezko hitzez gain, gaztelerazko ohiko esanahia ez duten hitzak ere bildu dituzte; "aliño" hitzak, esaterako, desordena esan nahi du, eta "felpa"k, aldiz, jipoia.
Erredakzioa
Portalrubio de Guadamejud Cuencako 53 biztanleko herrixkak hiztegi bat atera du herriko 1.100 hitz propioak eta haien gaztelaniako itzulpena biltzeko. Herria Alcarriako eskualdean dago.
"Portalrubiera-gaztelania" hiztegia herriko biztanleen eta uda bertan igarotzen dutenen ekarpenekin egin dute. Helburua ohituretan oinarritutako kultura herrikoiaren eta arbasoek "berezko hizkeraren bitartez" helarazitako bizimodua gordetzea izan da.
Hiztegian herrikoek bakarrik erabiltzen dituzten hitzak agertzen dira: "abocicar"ek zeozer erosoago jartzea esan nahi du, eta "pedriero" txibitak egiteko harriak prestatzen dituen harri-jotzaileari esaten diote.
Esanahi bereziak
Gaztelaniaz bestelako esanahia duten hitzak agertzen dira; "aliño" hitzak, esaterako, desordena adierazteko erabiltzen dute, eta "felpa", aldiz, jipoia adierazteko.
"Portalrubiera-Gaztelania Hiztegia" Interneten erabilgarri dago, jada. Paparezko edizioa, berriz, salgai jarriko dute apirilaren 4an eta bildutako dirua ongintza-xedeetarako erabiliko dute.