Bitxikeriak -
Wonderwerk kobazuloan
Gizateriaren 'sukalderik' zaharrena aurkitu dute Hegoafrikan
Hezurrak, hostoak eta erretako harriak aurkitu dituzte, eta era honetan, Behe-Paleolitoan (orain milioi bat urte inguru) sua nahita piztu zutela ondorioztatu dute.
Erredakzioa
Jakiak prestatzeko sua era kontrolatuan erabiltzen zuteneko aztarnak atzeman dituzte Hegoafrika iparraldeko koba batean.
Hegoafrikako paleontologoen ustez, "hominidoek jada suaren teknologia orain milioi bat urte inguru ezagutzen zutela adierazten du aurkikuntza honek".
Jakiak prestatzeko sua era kontrolatuan erabili zuteneko aztarnak atzeman dituzte Witwatersrand Unibertsitateko paleontologoek Hegoafrika iparraldeko koba batean, zehazki, Wonderwerk kobazuloan.
Hezurrak, hostoak eta erretako harriak aurkitu dituzte, eta era honetan, Behe-Paleolitoan (orain milioi bat urte inguru) sua nahita piztu zutela ondorioztatu dute.
"Hominidoek jada suaren teknologia orain milioi bat urte ezagutzen zutela adierazten dute aurkikuntza hauek", esan dute ikertzaileek.
"Garai bereko beste aztarnategi batzuek gune irekietako suak adierazten dituzte, horregatik, ezin da baztertu, koba barruko sutea era espontaneoan piztu izana".
"Hala ere, Wonderwerk koban aurkitutakoa, sarreratik 30 metrora dago; ondorioz, ez da ustekabean piztu, eta sua nahita piztu zutela argi gelditu da", gaineratu dute.
Erretako animalien hezurrak, harriak eta hostoak ikusita, sua jakiak prestatzeko egin zutela ondorioztatu dute paleontologoek.