Bitxikeriak -
900.000 dolarren truke
Vietnameko bi enpresarik erosi dute AEBetako herririk txikiena
Garai batean, Buforden 2.000 pertsona bizi izan ziren, baina gaur egun biztanle bakarra dauka. Horrek ez zuen arazo handirik izan bere burua alkate izendatzeko.
Erredakzioa
Buford izeneko herrixka enkantean jarri du bertan, Wyomingen, bizi den bistanle bakarrak. Jabe berriak Vietnameko bi enpresari dira, eta, momentuz, ez dute herrian zer egiteko asmoa duten azaldu. Erroldaren arabera, Buford AEBetako herririk txikiena da.
Herria etxe batek, denda batek, gasolindegi batek eta posta-bulego batek osatzen dute, eta posta-kuxa propioa du.
Garai batean 2.000 biztanle izan zituen. Buford 1860 urtean sortu zen, trenbidearen eraikuntzaren inguruan. Hamarkada askotan trenbidearen langileen eta haien familiek osotzen zuten biztanleria.
Gaur egun, ordea, biztanle bakarra dauka, Don Sammons, 61 urtekoa. Sammons Bufordera joan zen bizitzera 1980 urtean. Hamar urte geroago, herriko eraikin guztiak erosi zituen. Ondoren bakarrik geratu zen herrian eta bere burua alkate izendatu zuen.
Prezioa: 900.000 dolarSammonsen enkantearen berri hedabideen bitartez izan eta erosleak Vietnametik etorri ziren. Erosketa egin eta berehala Vietnamera itzuli ziren.
Enkantea 100.000 dolarretan hasi zuten eta azken prezioa 900.000 dolarrera iritsi zen. Vietnameko bi enpresariekin batera AEBetako beste zenbait herritarrek ere Buford erosteko eskaintzak egin dituzte.