Bitxikeriak -

Erresuma Batuan

Munduko inprimatzaile 'gozoena'k... txokolatea inprimatzen du!

Inprimatzaileak bitxi horrek hiru dimentsiotako irudiak inprimatzen ditu, baina, tinta erabili beharrean, txokolatea erabiltzen du.

Inpresora 'gozoa' apirilean jarriko dute salgai. Argazkia: tecnologiabit.com
Inpresora 'gozoa' apirilean jarriko dute salgai.
Inpresora 'gozoa' apirilean jarriko dute salgai. Argazkia: tecnologiabit.com

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Txokolatea hiru dimentsiotan inprimatzen duen inprimatzailea hile honetan bertan jarriko dute salgai. Asmakizun xelebrea Britania Handiko teknikarien ideia izan da eta proptotipoa aurten bertan aurkeztu dute.

Inprimatzaileak hiru dimentsiotako irudiak inprimatzen ditu, baina, tinta erabili beharrean, txokolatea erabiltzen du, BBC telebista kateak emandako informazioaren arabera.

"Makina hobetu eta sinplifikatu dugu, eta erabiltzea oso erraza da orain. Egin behar den gauza bakarra txokolatea urtzea, inprimatzaileko xiringa betetzea eta irudi originala duen txokolatina lortzea da", azaldu du Liang Hao, Exeter-ko Unibertsitateko zientzialariak.

Haok Edge Choc enpresa sortu du asmakizunak sortu dezakeen ikusmina kudeatu eta etekina ateratzeko.

Inprimatzaileak edozein irudi daukan artxiboa deskargatzeko aukera ematen du, USB konekzio estandarra erabiliz.

Aukera ugari"Erabiltzaileek euren txokolateak diseinatu eta egin ditzakete; lagun baten aurpegia edota haur baten jostailu kuttuna. Epe luzera, material ezberdinak erabiltzeko aukera ere egon daiteke, baina, momentuz, txokolatearekin hasi gara", adierazi du Liang Haok.

Inprimatzaileak ikusmin eta interes handia piztu du gozo-saltzaileen artean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea