Bitxikeriak -
Alemania
Ninfomana batengandik ihesi ari zen gizon bat erreskatatu dute
Gizonak eta emakumezkoak harreman sexualak izan zituzten hainbat orduz; nekatuta, joan egingo zela esan zion gizonak, baina emakumeak ez zion apartamentutik irteten utzi.
Erredakzioa
Alemaniako Poliziak emakume baten sexu-jazarpenetik ihesi ari zen gizon bat balkoi batetik atera behar izan du. Hainbat orduz sexu harremanak izan ostean, emakumeak gehiago nahi zuen eta gizona leihotik ihes egiten saiatu zen.
43 urteko gizonak iragan astelehenean ezagutu zuen emakumea Municheko taberna batean, eta haren etxera joateko gonbidapena onartu zuen, Poliziaren arabera.
Gizonak eta emakumezkoak harreman sexualak izan zituzten hainbat orduz; nekatuta, joan egingo zela esan zion gizonak, baina emakumeak ez zion apartamentutik irteten utzi.
Orduan, gizona kalera balkoitik irteten saiatu zen eta Poliziari deitu zion, sakelako telefonotik.
Bertaratu ziren agenteek ere emakumearen jazarpena pairatu zuten, baina horrek ez zuen helburu erdietsi, segurtasun indarren bozeramaile baten arabera.
Emakumea komisaldegira eraman zuten eta auzitegian agertu beharko da sexu-jazarpena eta askatasun-gabetzea leporatuta.