Bitxikeriak -

'Titanic 3D'

Kate Winslet biluzik erakusten duten eszenak zentsuratu dituzte Txinan

Asiako agintarien hitzetan, jendeak zinema aretoetan ukitu lizunik ez egiteko hartu dute neurri hori.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Titanic James Cameronen filma zinema aretoetan hiru dimentsiotan berrestreinatuko duten honetan zentsuratu egin dutela salatu dute txinatar ikusleek.

Zentsuratzaileek aldaketak egin dituzte Cameronek 1997an estreinatu zuen filmean. Izan ere, Rose (Kate Winslet) biluzik erakusten duten eszena zentsuratu dute, baita Winslet eta DiCaprio arropa gutxirekin agertzen ziren beste batzuk ere.

'Jendaurrean ukitzeak saihesteko'

“3Den efektu errealistak kontuan izanda, baliteke ikusleek eskuak luzatu eta ukitzeak egitea, eta hori ezatsegina da gainerakoentzat’, Irrati, Zinema eta Telebistako Estatu Administrazioak komunikatu batean adierazi duenez. “Gizartearen garapen etiko baten alde egiteko asmoz, pertsonaia biluzik erakusten zituzten eszenak kentzea erabaki dugu”.

Harrigarriena da Cameronen produkzio erraldoia Txinan 1998an estreinatu zenean istorioa inolako zentsurarik gabe ikusi ahal izan zela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea