Bitxikeriak -
Asmakizun japoniarra
Argaltzeko betaurrekoak
Janariaren tamaina handitzen dute betaurrekoek, ondorioz, berez jandakoa baino gehiago jan dela uste da.
Erredakzioa
Japoniako zientzialari talde batek gutxiago jaten laguntzen duten betaurrekoak asmatu ditu.
Hainbat eredu egin dituzte. Lehenek, janariaren tamaina % 50 handitzen dute, ez ordea, plateraren eta eskuen tamaina. Era honetan, betaurrekoak jarrita dituen lagunak, berez jandakoa baino gehiago jan duela uste du. Egindako probek, betaurrekoak erabiltzen dituztenek, besteek baino % 9,3 gutxiago jaten dutela ondorioztatu dute.
Betaurreko berezi hauen beste eredu batek, usaimenean du eragina. Jaki ezberdinen irudiak ikusten dira eta bertako usaina nabaritzen da. Horrela, loditzen ez duten jakiak janez, gehiago gozatzen omen da.
Azkenik, kristal urdineko betaurrekoak asmatu dituzte. Kolore honek jateko gogoa gutxitzen omen du, eta janaria ez da hain erakargarria bilakatzen. Sortzaileek azaldu dutenez, urdina da gutxien erakartzen duen kolorea, ondorioz, kolore horretan ikusten den janariak, konturatu gabe, jateko gogoa kentzen du.