Bitxikeriak -
Ez dago haurdunaldirik
Ezeztatu egin dute Mexikoko emakumea 9 seme-alabaz erdituko denik
Emakumea ez dago haurdun, eta bere amak hirukiak eduki izana gezurtatu du.
Erredakzioa
Mexikoko osasun agintariek ezeztatu egin dute bertako emakume bat bederatzi seme-alabaz erdituko denik. Ostegun honetan bertan zabaldu den albistea gezurra dela iragarri dute, eta emakumeak ''umetokia hutsik'' duela azaldu dute.
Mexikoko telebista kalte batek eta bertako hainbat komunikabide digitalek zabaldu zuten berria. Ustez, emakumeak bederatzi seme-alabaz erdituko zen Mexikon, duela zazpi hilabete hirukiak izan eta gero. Karla Vanesa Perez Castañeda izeneko emakumeak hiru mutil eta sei neska izan behar omen zituen, 'El Universal' egunkariak argitaratutako informazioaren arabera.
Emakumeak aitortu zuenez, joan den azaroaren 4an hirukiak izan ei zituen (Casandra Victoria, Daniela Yesenia eta Bernardo); eta, ondoren, ez omen zuen berrogeialdia errespetatu.
Baina, osasun agintariek haurdunaldirik ez dagoela baieztatu dute, eta Karlaren amak berak ere alabak hirukiak eduki izana gezurtatu du.