Bitxikeriak -

Hegazkin konpainia batek

Minbizia duen gazte bati bidaian hilko ez dela frogatzeko eskatu diote

Errusiako hegazkin konpainia batek ez dio minbizia duen gazte bati hegaldian sartzen utzi, bertan hilko ez zela frogatzen zuen agiria ez zuelako.

Hegazkinean sartzea galarazi diote minbizia duen gazte bati. EITB
Hegazkinean sartzea galarazi diote minbizia duen gazte bati. EITB
Hegazkinean sartzea galarazi diote minbizia duen gazte bati. EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ziur al zaude ez zarela hegaldian hilko? Horixe izan zen Errusiako hegazkin konpainia bateko langileak minbizia duen gazte bati galdetu ziona. Hegazkinean sartu ahal izateko, bertan hilko ez zela frogatzen zuen agiri bat exijitu zion.

Marina Barlukovak, 18 urteko gazteak, Moskutik Siberiako Ulan-Ude hirira joan nahi zuen, kimioterapia tratamendu bat jaso eta hanka bat kendu ostean, izan ere, hezurretako minbizia du.

Gazteak, agiri hori ezin zuela esan, eta ondorioz, "Vladivostok Avia" konpainiako ordezkari batek hegazkinean sartzea galarazi zion. Gainera, 200 euroko isuna jarri zioten.

Gaztearen gurasoek, beste konpainia bateko txartel bat erosi behar izan zioten.

Azkenean, Fiskaltzak esku hartu du eta hegazkin konpainiako araudia gainbegiratzeko eskatu du, bidaia eragozteko argudioak ulertzeko.

Bestetik, "Vladivostok Avia' konpainiak barkamena eskatu du eta kalte-ordainak emango dizkio gazteari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea