Bitxikeriak -

Polonian

Dentista batek hortz guztiak atera dizkio bikotekide ohiari, mendekuz

"Profesionala izaten saiatu nintzen, lana eta emozioak banatuz, baina aulkian eserita ikusi nuenean pentsatu nuen: a ze zerria!", esan du emakumeak.

Emakumeak anestesia osoa jarri zion eta hortz guztiak atera zizkion. EITB.
Mendekua | Dentista batek hortz guztiak atera dizkio bikotekide ohiari
Emakumeak anestesia osoa jarri zion eta hortz guztiak atera zizkion. EITB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Dentista batek hortz guztiak atera dizkio bikotekide ohiari gizonezkoa beste emakume batekin joateko utzi zuelako. Biktimaren egungo bikotekideak ere harremana hautsi du hortzik ez zuela ikusita.

Gauzak horrela, Anna Mackowiak, 34 urtekoa, kartzelara joan daiteke Marek Olszewski, 45 urtekoa, hortz barik uzteagatik. Biktima, bikotekide ohiaren kontsultara joan zen haginetako mina zuelako, harremana hautsi eta egun gutxira.

"Profesionala izaten saiatu nintzen, lana eta emozioak banatuz, baina aulkian eserita ikusi nuenean pentsatu nuen: a ze zerria!", esan du dentista poloniarrak.

Orduan anestesia eman zion eta hortz guztiak atera zizkion.

"Ez nuen bere jokaeraz zalantzarik izateko arrazoirik", esan du biktimak; "hau da, profesionala zela uste nuen. Baina etxera iritsi eta nire irudia ispiluan ikusi nuenean, ezin duen sinetsi, nire ahoa hutsik utzi zuen", azaldu du Olsewskik.

Hiru urteko kartzela zigorra"Neska-lagunak utzi egin nau, hortzik gabeko gizon batekin ezin duela egon argudiatuta", esan du gizonak.

Mackowiak ikertzen ari dira ustezko zabarkeria medikoa eta konfiantza-abusua egotzita. Mendekuagatik hiru urteko kartzela-zigorra jaso dezake.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea