Bitxikeriak -

103 urte zituela

158 seme-alaba eta 500 iloba izan zituen gizonezkoa hil da Ugandan

Jack Kigongok 20 emaztetik gora izan eta, guztira, 158 seme-alaba hezi zituen: zaharrenak 60 urte ditu eta gazteenak, ordea, 15. Kigongo 103 urte zituela hil da.

Jack Kigongo ugandarra, hainbat senitartekoekin. Argazkia: ugandapicks.com
Jack Kigongo ugandarra, hainbat senitartekoekin. Argazkia: ugandapicks.com
Jack Kigongo ugandarra, hainbat senitartekoekin. Argazkia: ugandapicks.com

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

158 seme-alaba eta 500 ilobatik gora izan zituen gizonezkoa hil berri da Ugandan, 'New Vision' tokiko egunkariak zabaldu duenez. Jack Kigongo ugandarrak 20 emazte baino gehiago izan zituen eta horietatik 11 bizirik daude oraindik.

Bigarren Mundu Gerran parte hartu ostean, dirutza lortu zuen gizonezkoak. Bi luxuzko etxe izan zituen: batean, 12 emazte bizi ziren eta bestean, gainontzekoak. Gainera, seme-alaba txikientzako eskola bat eta familia osoarentzako eliza bat sortu zituen.

Kigongoren seme zaharrenak 60 urte ditu eun eta gazteenak, berriz, 15.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea