Bitxikeriak -

Lapurreta erraldoia

Oinezkoentzako 10 tonako zubia lapurtu dute Txekiar Errepublikan

Gaizkileen jarrerak ez zuen susmorik sortu, lapurreta egiteko garabiak, kamioiak eta beharrezko tresneria guztia erabili zituztelako. Poliziak desmuntatze-lanak zaindu eta trafikoa bideratu zuen.

Lapurrek irudian agertzen den zubiaren antzekoa lapurtu zuten.
Oinezkoentzako 10 tonako zubia lapurtu dute Txekiar Errepublikan
Lapurrek irudian agertzen den zubiaren antzekoa lapurtu zuten.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Txekiar Errepublikan oinezkoentzako metalezko zubia lapurtu dute, 10 tonakoa, eta 1901 urtean eraikia. Lapurreta egiteko, gaizkileen dokumentazio faltsua erakutsi zioten Poliziari.

Lapurreta Slavkov hirian egin zuten, Txekia hegoaldean. Gaizkileek Poliziari emandako bertsioaren arabera, zubia desmuntatu behar zuten haren lekuan trenbide berria egiteko. Argudio hori indartzeko, dokumentazio faltsua erakutsi zuten.

Gaizkileen jarrerak ez zuen susmorik sortu, lapurreta egiteko garabiak, kamioiak eta beharrezko tresneria guztia erabili zituztelako. Gainera, Poliziak desmuntatze-lanak zaindu eta trafikoa bideratu zuen.

"Lapurrek alde egin eta azterketa guztiak bukatu arte ez ginen benetan gertatutakoaz jabetu. Beste zubi bat eraikitzeko milioiak beharko ditugu", azaldu du Pavel Halla Mugikortasun Departamentuko bozeramaileak.

AurrekariakEz da Txekiar Errepublikan zubi bat lapurtu duten lehen aldia. 2008ko otsailean zubi bat lapurtu zuten Alemaniako mugatik gertu, Cheb hirian. Urte bereko irailean, aldiz, trennbide bateko zubia lapurtu zuten Txekiako ekialdean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea