Bitxikeriak -
AEBetan
Sei langile kaleratu dituzte Facebooken 'atsegin dut' klikatzeagatik
AEBetako sei langilek lana galdu dute 2009ko hauteskundeetan nagusiaren aurkari politikoaren Facebookeko profilean "atsegin dut" klikatu ostean.
Erredakzioa
AEBetako sei langile kaleratu dituzte 2009ko hauteskundeetan nagusiaren aurkari politikoaren Facebookeko profilean "atsegin dut" klikatzea leporatuta. Epailearen arabera, Konstituzioak ez du babesten sare sozialetan nahi pertsonalak adieraztea.
Lanik gabe geratu diren nagusia BJ Roberts Virginiako sheriffa da. Honen ustez, kaleratutako langileek "bulegoaren harmonia eta lan eraginkortasuna hautsi zuten". Langileek kaleratze honen aurkako salaketa aurkeztu zuten, haien eskubide konstituzionalak urratu zituztelakoan.
Hala ere, Raymond A. Jackson epailearen iritzian, "sare sozial batean 'atsegin dut' klikatzea ez da adierazpen askatasunaren adierazlea eta ez du horrekin zer ikusirik". Horren inguruan legeak dioena oraindik ez dago argi beraz, kontuz ibili behar gara Interneten klikatzen dugunarekin.