Bitxikeriak -

iDermal teknologia

Ipoda eskumuturrean mantentzeko lau iman jarri ditu azalean

David Hurban AEBetatko tatuatzaile batek, Ipoda beti eskura izatea du helburu ideia bitxi honekin.

David Hurbanen ideia bitxia.
David Hurbanen ideia bitxia.
David Hurbanen ideia bitxia.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Dave Hurban tatuatzaileak ezkerreko besoan ebakuntza txiki bat egin eta "modernizatzea" erabaki du bere sormenaren isla gisa. Horretarako lau iman jarri ditu azal azpian, zehazki, erlojua eraman ohi duen tokian. Helburua, Ipoda eskura izatea da.

Artistaren arabera, piercingak jartzerakoan oso ohikoa da metala ezartzea eta horregatik, bost milimetroko imanak jartzea erabaki du, Ipod Nano bat mantentzeko adina.

Teknologia honi iDermal izena jarri dio Hurbanek eta Youtuben bideo bat jarri du bere ideia pertsona orok ezagutzeko helburuarekin. Dagoeneko, milioi erdi bisitari izan ditu eta aldeko eta kontrako iruzkin ugari ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea