Bitxikeriak -
Tennesseen, AEBetan
30 seme-alabei eta 11 bikotekide ohiri ordaintzeari utzi nahi dio
33 urteko estatubatuarrak gutxieneko soldata kobratzen du eta seme-alaben zenbait amek hilean 1,49 dolar bakarrik jasotzen dituzte.
Erredakzioa
Desmond Hatchett 33 urteko estatubatuarra epaitegietara jo du 30 seme-alaben eta 11 bikotekide ohien mantenua ordaintzeari uzteko.
Seme zaharrenak 14 urte baino ez ditu, eta, urteak joan, urteak etorri, anai-arreben kopuruak gora egin du etengabe. Hatchettek ezin dio familiaren mantenuari aurre egin gutxieneko soldata nekez irabazten duelako. Hori ikusita, epaitegietara jo du legeak derrigortzen duen mantenua ordaintzeari uzteko eskatuta.
Gaur egun, Gobernuak diru-sarreren erdia kentzen dio 11 bikotekide ohien artean banatzeko. Horietariko batzuek hilean 1,49 dolar baino ez dituzte hartzen.
Aurreko baten ere epaitu zuten2009an, Hatchett epaitegietan izan zen seme-alaba askok ez zutelako mantenu-pentsioa kobratzen. Orduan 21 seme-alaba zituen, eta, kalkulo arina eginda, azken hiru urteetan beste bederatzi seme-alaba izan ditu. Aurten lau seme-alaba jaio zaizkio: biki-pare bi.
Legea eskuan hartuta, agintariek ezin dute Hatchettek seme-alaba gehiago izatea galarazi, gizonezkoak ez baitu legez kanpoko ezer egiten.