Bitxikeriak -
Nahastea
8 urteko alaba pub batean ahaztuta utzi du Cameronek
Beste familia birekin batera afaltzen egon ziren Plough Inn pubean, Nancy komunera joan zen, eta, gurasoak etxera auto banatan itzuli zirenez, ez ziren kargutu alaba pubean utzi zutela.
Erredakzioa
David Cameron lehen ministro britainiarrak pub batean ahaztuta utzi zuen alaba, lagun batzuekin afaltzen egon ondoren, Downing Streeteko Prentsa Bulegoak gaur esan duenez. Lehen ministroak berehala berreskuratu zuen Nancy, zortzi urteko alaba, hiru seme-alabetan zaharrena.
Cameron eta Samantha emaztea Chequers in Buckinghamshire landetxean, presidenteak Londres ipar-mendebaldean duen egoitza ofizialean, konturatu ziren alaba nagusia falta zutela. Beste familia birekin batera afaltzen egon ziren Plough Inn pubean, Nancy komunera joan zen, eta, gurasoak etxera auto banatan itzuli zirenez, ez ziren kargutu alaba pubean utzi zutela.
The Sun egunkariak argitaratu duen albisteak baliteke Cameron lotsaraztea, bere gobernuak ekimen bat onartu berri duelako “bizitza kaotikoa daramaten eta arazoak dituzten familientzat”, eta zergadunek hainbat milioi libera ordaindu behar izaten dituztelako horientzat politika bereziak egiteko eta gizarte gastuak ordaintzeko.