Bitxikeriak -

Belgika

Lapur bat lo geratu da bere biktimaren alboan

Lapurra konplize batekin sartu zen ordu batzuk lehenago biktimaren logelara, telebista bat lapurtzeko asmoz.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Liejako (Belgika) bizilagun batek lapur bat lo seko aurkitu du gaur goizean bere alboan.

Lapurra, Adrian X., konplize batekin batera sartu da ordu batzuk lehenago biktimaren logelara, telebista bat lapurtzeko asmoz, albiste agentzia batek zabaldu duenez.

Bi lapurrak etxetik irteteko zorian zeudenean, beste bi pertsona agertu ziren, eraso egin zieten, eta telebista kendu zieten.

Orduan, Adrian X. etxera sartu zen berriro, eta biktimaren ondoan etzan zen, etxeko jabearen erlojua eta telefono mugikorra aldean zituela. Jabeak sekulako sustoa hartu zuen esnatu eta bere alboan lapurra lo seko ikusi zuenean.

Bestalde, Adrian X.-en konplizea polizia-etxe batera joan zen minutu batzuk lehenago berak lapurtu zuen telebistaren lapurreta salatzeko; hala ere, salaketa jarri zuenean ez zuen xehetasun hori eman.

Hasieran, agenteak ez ziren gertatzen ari zenaz konturatu, eta, salaketa jarri ostean, konplizea lasai-lasai joan zen polizia-etxetik. Bertako albiste agentzia baten arabera, oraindik ez dute aurkitu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea