Bitxikeriak -

AEBetan

Autista bat onik atera da janari gabe desertuan hiru aste egon ostean

Bizirik ateratzeko, 28 urteko gazteak sustraiak eta igelak jan ditu hiru aste hauetan Utahko basamortuan, AEBetako desertu arriskutsuena dena.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

28 urteko gazte autista bat onik atera da AEBetako Utahko basamortuan hiru aste baino gehiago janari gabe igaro ostean, CNN telebista-kateak jakitera eman duenez. Desertu hau AEBetako desertu arriskutsuenetarikoa da.

William M. LaFever helikoptero batek aurkitu zuen ostegun honetan, Escalante desertuko ibaiaren ondoan, Garfield konderriko agintariek azaldu dutenez. Gaztea St George zentroan ospitaleratu dute. Onik dago, 20 kilo inguru galdu baditu ere.

Galduta egon den hiru aste horietan zehar 80 kilometro inguru ibili zituen, eta sustraiak eta igelak jan zituen.

Gazteak erreskate taldeari azaldu dionez, egunean zehar ibaitik hurbil mantentzen zen, azken egunetako termometroak 40º inguru markatu zituelako.

Ekainaren hasieran LaFever etxetik irten zen, txakurra lagun, Boulderretik txango bat egitera. Handik gutxira, aita deitu zuen dirurik gabe zegoela esateko. Ordutik, galduta egon da basamortuan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea